Albisteak
Azaroak 9
AEBetako hauteskundeen emaitzak, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzei begira egongo dira bai Maite Artola, bai Manu Etxezortu, goiz osoan.
Asteazkenean, AEBetako hauteskundeen emaitzek leku zabala izango dute 'Faktoria'. Nor izango da presidente berria, Trump ala Clinton? Begi bat Ameriketan jarrita izango dute bai Maite Artolak, bai Manu Etxezortuk.
7:00etan hasiko da saioa eguneko gai nagusien erreasoarekin. 8:00etan, berriz, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Eguzki Urteaga soziologoa, Mikel Aramendi analista Javier Diaz Noci kazetari eta irakaslea, eta Joseba Zulaika, antropologoa, idazlea eta Renoko (AEB) unibertsitateko irakaslea. 9:30ean, gainera, Beatriz Plaza ekonomilariarekin eta Ruben Mateos Copreci USAko ordezkariarekin arituko gara AEBetako ekonomiaz. Ordua amaitu aurretik, Koldo Almandozen zinema gomendioa ere entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' martxan jartzeko. AEBetako hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Dana Lee Johnekin, Ataunen bizi den estatubatuarrarekin hitz egingo dugu. Hauteskunde kanpainan parte hartu duten musikarin erreportjea entzungo dugu, eta, jarraian, diabetesa prebenitzeko aplikazioaz hitz egingo dugu Leire Mendizabalek.
11:00etatik aurrera, Maider Undaren agurrari tartea egingo diogu. Bestalde, Elikagai Bankuek azaroaren 25ean eta 26an egin behar duten janari bilketa handia izango dugu hizpide hainbat boluntariorekin. Jarraian, Amaia Nausiaren eta Arantzazu Fernandezen solasaldia izango dugu, herentziak ardatz hartuta.
12:00etan, Xabi Larrazabalek Donostia 2016ren leihoa zabalduko du, Chejov Versus Shakespeare proiektuaren berri emanez. Ondoren, gainera, Sitio Distinto dokumentalaz hitz egingo digu Davide Caballero galiziar euskaldunak. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.
trong>