Itxi

Albisteak

Azaroak 15

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea, astearteko 'Faktoria'

G.U.

EiTB

Bestalde, Donostian egingo duten International Cheese Festival jaialdiaren atariko gisa, Arruazuko Albi etxaldera egingo dugu bisita.

  • Maria Solana. Argazkai: EiTB

    Maria Solana. Argazkai: EiTB

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailearekin hitz egingo dugu astearteko 'Faktoria'n. Gainera, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Azpiegitura diputatua elkarrizketatuko dugu, eta euskal artzainen lanari balioa emango diogu.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta, lehen-lehenik, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea elkarrizketatuko du. 8:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti kazetaria, Laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista.

9:30etan, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Azpiegitura diputatuarekin hitz egingo dugu. Bestalde, ordua amaitzeko, berriz, Eli Larrinagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, Berrizera joko dugu. Izan ere, Durangaldeko hainbat ikastetxetako jangelatan arazoak dituzte, diru-laguntza kendu dietelako, eta euren seme-alabei ematen zaien elikadura-kalitateaz arduraturik, Berton bertokoa ekimena jarri dute martxan hainbat gurasok. Aitor Zumelagak emango dizkigu azalpenak. Kirol aurrerapenaren ondoren, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, Ibon Galarragarekin, COP22 akordioaz hitz egiteko.

11:00etan, euskal artzainen lana hurbilagotik ezagutuko dugu. 'Open your gazta' lelopean, International Cheese Festival jaialdia egingo dute Donostian azaroaren 16tik 18ra. Haren atariko, Arruazuko Albi etxaldera egingo dugu bisita. Arkumeak jaiotzeko garaia da orain eta erditzea parean egokituta, kontakizun ederra egingo digu Tere Belokik, Aritz Ganboa artzainarekin batera. 11:30ean, Carlos Cidekin eta Xabier Amurizarekin, gaztetxoen alkohol kontsumoaz ariko gara, eta Gurutzetako ospitaletik Santi Minegi pediatrak hitz egingo digu, bertan ikusten dituzten kasuak kontatuz.

12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin, eta hanburgesak prestatzeko bi errezeta emango dizkigute. Ondoren, jateko loreen berri emango digu Mentxu Amunategik. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da 'Faktoria.

toria.

toria.