Itxi

Albisteak

Azaroak 17

International Cheese Festivali jarraipen berezia, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Gainera, Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi berritan, Xabier Olarra elkarrizketatuko du Maite Artolak.

  • Open Your Gaztea kartela

    Open Your Gaztea kartela

International Cheese Festival jaialdiari jarraipen berezia egingo dio 'Faktoria'k ostegun honetan (azaroak1 7). Goiz osoan, Kursaal jauregitik sartuko da Ane Albisu lankidea, hainbat protagonistarekin batera. Bestalde, Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi duen Xabier Olarra elkarrizketatuko du Maite Artolak.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Bingen Zupiria, Iñaki Petxarroman eta Nerea Azurmendi kazetariak. 9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren gomendioak jasoko ditugu. Jarraian etorriko da Maite Artolak Xabier Olarrari egingo dion elkarrizketa.

10:00etan, Manu Etxezotuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregaraik bere umore printza ekarriko digu. Ondoren, Kursaalera joko dugu, eta Ane Albisu Mikel Zeberio antolatzaile eta gastronomia adituarekin batera sartuko zaigu. Jarraian, berriz, Kirol aurerrapenarekin eta Markos Zapiainen filosofia eskolarekin amaituko dugu ordua.

11:00etan, gazta izango dugu berriz hizpide, Peio Etxeleku, txapeldunetan txapeldun izateko aukera duen artzainarekin. Ondoren, Haendlen lana aztertuko dugu Mikel Chamizo kazetari musikalarekin. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu ordua amaitu aurretik.

12:00etan, Paul Simonek gaur BECen emango duen kontzertua dela eta, zale batekin hitz egingo dugu, baita bere musikari errepasoa egin ere. Joseba Kamiok Mexiko turismo leku gisa aurkeztuko digu gero. 12:30ean azken aldiz sartuko gara Kursaalen, Maider Unda artzain eta erretiroa hartu berria duen kirolariarekin hitz egiteko.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.