Albisteak
Antzinaroa eta heavya
Iker Magro: "Kaligula eta Neron heavy kanta askotan agertzen dira"
EHUko Ikasketa Klasikoen saileko ikerlariak mundu klasikoaren eta heavy metal musikaren arteko lotura aztertu du.
-
17:16 min
Mundu klasikoa mundu mitiko bat da, neurri handi batean. Grezia eta Erromako kulturak benetan existitu ziren, baina denboran hain urrun geratzen zaizkigu, ze haien inguruan fabulatzea eta sasoi hartako gertakizunak eta pertsonaiak mitifikatzea oso erraza den. Agian gure irudimena askatzeko eta beste aro eta mundo batzuetara bidaiatzeko eskaintzen digun aukerarengatik, normala da egun ere inspirazio-iturri izatea greziar eta erromatarren garaia.
Hori uste du Iker Magrok. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa Klasikoen saileko ikerlaria da bera. Berriki, mundu klasikoak musikan duen eragina ikertu du. Hobeto esanda, heavy metal musikan mundu klasikoa nola islatzen den aztertu du. 'Faktoria' saioan kontatu dizkigu xehetasun guztiak.
etasun guztiak.