Itxi

Albisteak

Abenduak 15

EiTB Maratoiari jarraipen berezia, ostegunean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Gaitz neurodegeneratiboak ardatz izango dituen maratoiak beteko du saioaren tarte zabalena.

Abenduaren 15a EiTB Maratoiaren eguna da. Aurtengoan, gaitz neurodegeneratiboen ikerketarako dirua biltzea izango du helburu maratoiak, eta 'Faktoria'k tarte zabala eskainiko dio goiz osoan.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etanMaite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, Niko Cuenca ekonomistak erreserba federalari buruz emango dituen azalpenak entzungo ditugu. Ondoren, Maratoiaren call center-era joko dugu. 08:30ean, Joseba Arruti, Javier Diaz Noci eta Iñaki Petxarroman arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, berriz ere egingo diogu tartea Maratoiari, eta, jarraian, Ibon Sarasolak 'betiko' eta 'betirako' hitzei buruzko gomendioak emango dizkigu. Saioa amaitzeko, eta gaitz neurodegeneratiboen gaiari helduta, Iñaki Murua bertsolaria elkarrizketatuko du Maite Artolak. Parkinson gaitza du berak.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Goizari Idoia Torregaraik jarriko dio umore printza. Jarraian, Maratoiari kukua egin, eta kirol aurrerapena eta Markos Zapiainen filosofia eskola entzungo ditugu.

11:00etan, Maysha agurtuko dugu, eta, segidan, Mikel Chamizorekin Maurice Ravelen biografia landuko dugu eta, bide batez, Ramon Lazkano konposatzailea ere aipatuko dugu, Ravelen omenez konposatu duen musika dela eta. EiTB Maratoiari beste tartetxo bat egingo diogu, eta Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu ordua amaitu aurretik.

12:00etan, sare sozialetan seme-alaben argazkiak errazegi jartzen ote ditugun galdetuko diegu Urko Zurutuza eta Maialen Garmendia adituei. Saioa amaitu aurretik, berriz ere jakingo dugu nola doan Maratoia.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

ria'.

ria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea