Albisteak
Oreka
Osteopatia pediatrikoa, gero eta sarriago
Medikuntzak gaitz bezala lantzen ez dituen arazoak konpontzeko, gero eta gehiago dira osteopatiara jotzen dutenak. 'Faktoria'n gaia landu dugu.
-
Argazkia: Jakobking
19:19 min
Berrizko Oreka zentroa ezagutu dugu 'Faktoria'n. Medikuntzak gaitz bezala lantzen ez dituen arazoak konpontzeko, gero eta gehiago dira osteopatiara jotzen dutenak. Ander Ibarra eta Goretti Gozalo aritzen dira kontsultan.
Nola lan egiten duten bertatik bertara ezagutu dugu aurrena, eta elkarrizketan kontatu digute, zerk bultzatuta joaten zaizkien gehienak. 'Ume txikien kasuan, kolikoak, errefluxuak, xurgatze arazoak eta tankerakoak dira sarrien gurasoen kezka' izaten direnak. Ume zein heldu, bi kasuetan, berengana 'azken aukera gisa' joaten direla aitortu digute, medikuntzak aterabiderik eman ez eta azken aukera gisa.
Osteopatiarekiko mesfidati direnak asko direla azaldu digute: 'fidatzeko modukoak garela sinisteko, beste formazio sanitarioren bat izatea' da bermea.