Albisteak
Urtarrilak 24
Ander Izagirre idazle eta kazetaria, asteartean, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Gainera, Atochako hilketak gogoratuko ditugu, eta Nafarroako hainbat eskolatan ordutegi jarraitua egiteko egingo dituzten galdeketak ere izango ditugu hizpide.
-
Ander Izagirre
Ander Izagirre idazle eta kazetaria elkarrizketatuko dugu, asteartean, 'Faktoria'n. Gainera, Atochako hilketak oroituko ditugu 40. urteurrenean, eta Nafarroako hainbat eskolatan ordutegi jarraitua egiteko egingo dituzten galdeketen jarraipena ere egingo dugu.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Hasteko, Madrilen, Atochan, 1977an abokatu bulego batean egindako sarraskia gogoratuko dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Mikel Aramendi, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos. 09:30ean, Nafarroako hainbat ikastetxe publikotan ordutegi jarraitua ezartzeko egindako galdeketak izango ditugu hizpide. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu, uraz hitz egiteko.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, BECen egiten ari diren Skoda kontzesionarioen munduko batzarraren berri jasoko dugu. Jon Santxezek aktualitatea puri-purian ekarriko digu gero. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek.
11:00etan, Ander izagirre kazetari eta idazlea etorriko zaigu, Potosi liburua aurkeztuko duen egunean. 11:30ean, Carlos Cidek eta Xabier Amurizak Euskal Elkargoa hartuko dute ardatz euren tarterako, lanean hasi eta biharamunean.
12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Masailak prestatuko dituzte gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.