Albisteak
Tiketak sakelekoan
Erosketak, paperezko tiketik gabe
Javier Plasencia, Gasteizko Carrefour merkataritza guneko zuzendariarekin aritu gara Faktorian.
-
Carrefour
4:36 min
Paperezko tiketak eta orokorrean, deskontu eta promozioetarako paperezko txartelak kentzeko apustua egin du Carrefourrek. Duela hilabete hasi ziren, eta helburua paperaren erabilera % 70 murriztea da. Javier Plasencia, Gasteizko Carrefour merkataritza guneko zuzendariarekin aritu gara 'Faktoria'n.
Hala nahi duten kontsumitzaileek sakelako telefonoan jaso ahal izango dute orain arte paperean jasotzen zutena. Tiketak beti eskura izateko modua eta jasangarritasunaren aldeko neurria dela azpimarratu digu Gasteizko Carrefour merkataritza guneko arduradunak.