Albisteak
Ostegunean
Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Gainera, sukaldean aurrezteko aholkuak emango dizkigu Asier Barcenak. Aitatasun baimenaz eta kontziliazioaz ere jardungo dugu.
-
Mikel Irizar.
Mikel Irizar Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria izango dugu ostegun honetan 'Faktoria'n. Gainera, sukaldean aurrezteko aholkuak jasoko ditugu Asier Barcenaren eskutik. Aitatasun baimena eta kontziliazioa ere izango ditugu hizpide.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, Barakaldoko La Milagrosa eskolara joko dugu. Mobilizazioak hasi dituzte, ikasturte bukaeran itxi nahi dutelako. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, Mikel Irizar elkarrizketatuko dugu, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasun zuzendaria. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan 'probestu' hitza aipatuko du. 9:40 aldera, aitatasun baimena eta kontziliazioa izango ditugu hizpide.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, AM Clasics ikuskizunaz arituko zaigu Patxi Santamaria. Ondoren, Gipuzkoako botiketan diabetesa antzemateko testak eskaintzen dituzte, eta Estibalitz Goienetxerekin, Botikarien Elkargoko idazkariarekin hitz egingo dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, Mikel Chamizok Mendelssohn eta Schumanni buruz hitz egingo digu, baina ez Felix Mendelssohn eta Robert Schumanni buruz; Fanny Mendelssohn eta Clara Schumann konposatzaileei buruz, alegia. 11:30ean, liburu gomendioa ekarriko digu Esther Moyuak.
12:00etan, sukaldean aurrezteko aholkuak emango dizkigu Asier Barcenak. Enpresa Zientzietan graduatu zen eta, bere bizi esperientzian oinarrituta, hitzaldiak ematen ari da sukaldean diru gutxiagorekin moldatzeko. Ordua amaitu aurretik, 'Odola odol' dokumentala, ardo urdina eta garagardo transgenikoak ere aipauko ditugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
>