Albisteak
Ostiralean
'Guernica' artelanaz eta Aizpurua autobusen 50. urtemugaz, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Model United Nations munduko gazteen topaketan izango gara.
'Guernica' artelana hobeto ezagutuko dugu ostiral honetako 'Faktoria' saioan. Gainera, Aizpurua autobus konpainiak 50 urte bete dituela eta, Ana Aizpurua eta Elixabet Olaizola ama-alaba gidariekin hitz egingo dugu. Model United Nations munduko gazteen topaketan ere izango gara.
Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Niko Cuenca ekonomistaren azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Maite Ubiria kazetaria, Felipe Juaristi kazetari eta idazlea eta Iñaki Galdos analista politikoa. 09:00etan, igandean, 'Guernica'ri emango dioten Sabino Arana saria dela eta, Itxaso Mendiluze arte komisarioak artelanaz hitz egingo du. 09:30ean, alkateen solasaldia izango dugu, eta komun publikoak eta gaztetxoek alkoholarekin duten lotura aztertuko dituzte.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehen-lehenik, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
11:00etan, Aizpurua autobus enpresa familiarrak 50 urte bete ditu. Bertako jabeetako bat eta gidaria da Ana Aizpurua, eta haren alaba Elixabet ere gidari lanetan hasita dabil. Biak etorriko zaizkigu. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, haurrei egindako sexu abusuen ondorio psikologikoak aztertzeko. Jarraian, Loiun egiten ari diren Model United Nations munduko gazteen topaketan izango gara.
12:00etan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu. Ane Muñozen zinema proposamena ere entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.