Albisteak
Otsailak 23
Tolosako Inauterien hasiera, eta Rafa Rueda, ostegunean, 'Faktoria'n
Inauteri giroan murgilduko gara Ostegun Gizen egunean. Bestalde, Nafarroako Hezkuntza zuzendari Roberto Perez izango dugu, baita Rafa Rueda musikaria ere.
Ostegun Gizen eguna izanik, Tolosara begira izango da 'Faktoria'. Inauterietako txupina jaurtitzeko ekitaldia zuzenean kontatuko dugu. Aurretik, Olatz Peon alkatearekin, Kabi Alaikoekin eta Tolosako Nesken Taldearekin hitz egingo dugu. Bestalde, Roberto Perez Elorza Nafarroako Hezkuntzako zuzendari nagusia elkarrizketatuko dugu, baita Rafa Rueda musikaria ere, PiLT taldearen itzuleraz.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan, 'adingabe' eta 'adin txikiko' esamoldeak izango ditu hizpide. Jarraian, Roberto Perez Elorza Nafarroako Hezkuntza zuzendaria elkarrizketatuko dugu.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Tolosara joko dugu, eta Olatz Peon alkatearekin eta Kabi Alai elkartekoekin hitz egingo dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, berriz joko dugu Tolosara, Nesken Taldekoekin hitz egiteko, eraso matxistak eta arrazistak salatzeko egingo duten manifestazioaz. Mikel Chamizoren biografia musikatuaren tartea zabalduko dugu gero. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, Tolosako jai giroan murgilduko gara berriz ere.
12:00etan, Rafa Rueda kantaria PiLT taldearen itzuleraz mintzatuko zaigu. Disko berriaz hitz egingo digu. Ondoren, 2.000 txoriren euskal izenak bildu dituen Txoriak.eus ataria ezagutuko dugu, lan ikaragarri hori egin duen Asier Sarasuarekin.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.