Albisteak
Martxoak 9
Kerman Lejarraga boxeatzailea, ostegunean, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
AEBetan boxeatzeko kontratoa lortu duen boxeolari bizkaitarrarekin izango gara gimnasioan. Gainera, irakaskuntza arloan CCOOk eta UGTk deitutako greba eta Balenciaga museoa ere izango ditugu hizpide.
-
Kerman Lejarraga boxeatzen. Argazkia: EFE
Kerman Lejarraga izango dugu, ostegunean 'Faktoria'n. AEBetan boxeatzeko kontratua lortu duen boxeolari bizkaitarrarekin izango gara gimnasioan. Bestalde, irakaskuntza arloan CCOOk eta UGTk deitutako grebaz, eta Balenciaga museoaz erearituko gara, eta Raitx abeslaria ezagutuko dugu.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albisteen errapasoaren ondoren, CCOOko Jaime Granderekin hitz egingo dugu irakaskunzata rloko grebaz. 09:40ean, Cristobal Balenciagak Donostian lehendabiziko saltokia jarri zueneko mendeurrenean, museoko programazioaren berri izango dugu.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Kerman Lejarraga boxeolaria ezagutzera joko dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, Mikel Chamizoren biografia musikatuaren tartea zabalduko dugu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, Tolosako jai giroan murgilduko gara berriz ere.
12:00etan, hilerokoaz ikastaroa eman behar duten Esti Urresola eta Ane Uriarte etorriko zaizkigu. "Lunatikak. Menstruazio zikloa mugimendu konszientearen bidez. Aurkitu nahi al duzu zure barruko ipar orratza?" izeneko tailerra antolatu dute. 12:30ean, Raitx abeslaria ezagutuko dugu. Lehenengo aldiz jende aurrean abestu berria da Rakel Arenaza kantari donostiarra, eta gurean ere probatu nahi du bere burua.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.