Itxi

Albisteak

Martxoak 23

Gorroto delituari buruzko xehetasunak, ostegunean, 'Faktoria'n

G. U. | ERREDAKZIOA

Alberto Lopez Basaguren aditua ariko zaigu gaiaz. Gainera, Pello Irazurekin hitz egingo dugu, Guggenheimen erakusketa monografikoa izan duen eta bizirik dagoen lehen euskal artistarekin.

Osgeun honetan, 'Faktoria'n, gorroto delitua izango dugu hizpide. Izan ere, azken aldian, gorrotoa sustatzeko delituaz behin baino gehiagotan aritu gara, Hazte oír plataformaren autobusaz edota Altsasuko gertaeretaz aritu garenean. Delitu horren funtsa eta xehetasunak aztertuko ditugu, solasaldiaren garaian,  Alberto Lopez Basaguren EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslearekin. Bestalde, Pello Irazurekin hitz egingo dugu, Guggenheimen erakusketa monografikoa izan duen eta bizirik dagoen lehen euskal artistarekin.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etatik aurrera hitz egingo dugu Alberto Lopez Basagurenekin. 09:30 aldera, Pello Irazurekin mintzatuko gara.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu aspaldiko partez. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, Mikel Chamizok udaberria iragartzeko doinu klasikoak proposatuko dizkigu. Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu gero.

12:00etan, Tabakaleran 'Ametsen Sortzaile' izeneko arte lana zuzenean nola egiten ari diren ikustera joango gara. Zurjole kolektiboko Daniel Lizarraldek azalduko digu. 12:30ean, berriz,  12:30ean, Bordelera joko dugu. Hango Eskual Etxeak 70 urte beteko ditu aurten eta egitarau zabala antolatu dute. David Mujika presidenteak emango dizkigu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia