Itxi

Albisteak

Apirilak 6

Alex Txikon, ostegunean, 'Faktoria'n

Mendizale lemoarraren bisita izango dugu, eta oinarrizko kanpamendura bisitan joan zitzaion Argi Zugarramurdi argazkilariarekin ere hitz egingo dugu. Maite Pagazaurtundua ere elkarrizketatuko dugu.

Alex Txikon mendizale lemoarraren bisita izango dugu, ostegunean, 'Faktoria'n. Everestetik itzulita, apustu eta hitzaldi artean dabil, gelditu ere egin gabe. Berak emango dizkigu xehetasunak. Gainera, oinarrizko kanpamendura bisitan joan zitzaion Argi Zugarramurdi argazkilariarekin ere hitz egingo dugu, han bizi izandako esperientziaz. Bestalde, Maite Pagazaurtundua ere elkarrizketatuko dugu, ETAren armagabetzeari lotuta.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, Gestcamp enpresa izango dugu hizpide. Astebeteko epean burtsara aterako den bigarren euskal enpresa da, eta Niko Cuenca ekonomistari galdetuko diogu gaiaz. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. Maite Pagazaurtunduarekin ere hitz egingo dugu solasaldiaren tartean. 09:30 aldera, alkateen tertulia izango dugu. Mikel Serrano (Zumarraga), Maria Ubarretxena (Arrasate) eta Eneko Maioz (Orexa) izango ditugu.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Lehen-lehenik, Stephane Etxegarairen berri izango dugu. Soldadutzatik libratzeko objetatzean euskaldundu zen. Jarraian, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, Mikel Chamizok EOS izango du hizpide. 11:30ean, Korrika non dabilen azalduko digu Jon Santxezek, eta Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu gero.

12:00etan, Arritxu Iribar lankideak Euskal Herriko Itzuliaren berri emango digu, eta, segidan, Alex Txikonen bisita izango dugu. 12:30ean, berriz, La Farandula ezagutuko dugu, Donostian ireki berria duten mikroantzerkiak eskaintzeko aretoa.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia