Albisteak
Apirilak 10
Josu Erkoreka, astelehenean, 'Faktoria'n
GU. | ERREDAKZIOA
Gainera, Korrikako lekukoaren egilea ere espero dugu, Iruñeko itxiera ekitaldiaren biharamunean.
ETAren armagabetzearen ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka izango da, astelehenean, 'Faktoria'n. 07:00etatik aurrera izango dugu albistegia, eta 08:00etan, Maite Artolak gidaritza hartu eta berehala, elkarrizketatuko dugu Erkoreka.
Bestalde, Korrikako lekukoaren mezuaren egilea ere espero dugu, Iruñeko itxiera ekitaldiaren biharamunean. Gainera, neskatoen artean zientzia bokazioak sustatu eta zaintzea helburu duen Inspira izeneko proiektua ezagutuko dugu, 09:30etan. Astelehenero bezala, Bernardo Atxagaren mikro-iritziak itxiko du 'Albiste Faktoria'.
10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Bidaia sortzailea ezagutuko dugu. Aste santurako antolatu dute, eta Donibane Lohitzunetik Donostiara egingo dute bidaia, oinez, bidean arte lanak sortuz. Sargam Bargazgoitia eta Maitri Ugalde etorriko zaizkigu xehetasunak ematera.
Gainera, Tabako Legea betetzen ez dutenen kontrako salaketak asko ugaritu dira, eta Martin Gartziandia Gasteizko sindikoarekin aztertuko dugu gaia. Gainera, Arabako lehen ogia egiteko proiektuaz ere hitz egingo dugu. Arabako irinaz Araban bertan ogia egitea bideragarria ote den ikertu du Eider Eguskitzak, eta gurera gonbidatu dugu. Marte sorkuntza laborategia ere ezagutuko dugu
07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.
oria'.