Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan, 'Faktoria' berezian

Maite Artolak eta bere lantaldeak Gernikatik egingo dute saioa. Magazinean ere leku nabarmena beteko du urteurren latz horrek.

  • Argazkia: Gernikako Bakearen museoa

    Argazkia: Gernikako Bakearen museoa

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan osatuko dugu, asteazken honetan, 'Faktoria' saioa. Maite Artolak eta bere lantaldeak Gernikatik egingo dute saioa. Magazinean ere leku nabarmena beteko du urteurren latz horrek. Testigantzak jasoko ditugu, bonbardaketa nola izan zen oroituko dugu, eta 'Guernica' artelana izango dugu hizpide, besteak beste.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza Gernikatik. Hasteko, bonbardaketaren bi testigantza jasoko ditugu. 08:30ean, solasaldian izango dira, Gernikan bertan, Joseba Arruti eta Mikel Aramendi. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, historialarien kontakizunak eta testigantzak jasoko ditugu, eta Ongi Etorri Gernika 2017 ekimena ezagutuko dugu. Saioa amaitzeko, Bernardo Atxagaren tartea izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Jarraian, Gernikarekin bat egingo dugu Amaia Artetxe lankidearekin, eta Gernika garretan antzezlanaren berri izango dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Filipinak eta Txinako itsasoa izango ditu hizpide.

11:00etan, Gernikako bonbardaketaren lekuko eta biktima izandako bi herritarren testigantzak jasoko ditugu. Gainera, Gernika bonbardatu zutenean kantatzeari utzi zion tenorearen berri ere izango dugu. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin berriketan arituko gara, gaur egungo eta lehengo telesailez.

12:00etan, berriro joko dugu Gernikara, herritarrei ahotsa emateko. Legazpiko Musika Bandak santikutzetan emango duen kontzertu bereziaz ere ariko gara, eta saioa amaitzeko, zinema karteldegiaren berri emango dugu, eta Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.