Albisteak
Maiatzak 18
Hilario Arbelaitz sukaldaria, ostegunean, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Oiartzungo Zuberoa jatetxeko sukaldari ezagunarekin hitz egingo du Maite Artolak.
Hilario Arbelaitz sukaldaria izango dugu gonbidatu ostegun honetako 'Faktoria' saioan. Azken asteetan zabaldu da Oiartzungo Zuberoa jatetxeko sukaldari ezagunak erretiroa hartu eta jatetxea utziko duela. Hala ote den galdetuko diogu. Gainera, Asteasuko Musker Egunari lotuta, Iturribueltako apustuaren berri izango dugu, Oñatiko panpinen Pijama Festa ezagutuko dugueta Euskal Herriko Lehenengo Egurrezko sagardo lehiaketaz ariko zaigu Jakoba Errekondo.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariek egingo dute aktualitatearen analisia. Besteak beste, EAren barne eztabaida eta Mexikon kazetariekin gertatzen ari dena izango dute hizpide. 09:30ak aurretik aldera, Ibon Sarasolaren gomendioak entzungo ditugu. Jarraian, Hilario Arbelaitzekin hitz egingo dugu.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Lehen-lehenik, Asteasura joko dugu, Musker Egunaren baitan antolatutako Iturribueltako apustuaren berri izateko. Ondoren, Idoia Torregaraik umore printza ekarriko digu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, Mikel Chamizoren musika konposatzaileen biografien tartea izango dugu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu, eta, jarraian, Oñatiko panpinen Pijama Festa ezagutuko dugu.
12:00etan, Euskal Herriko Lehenengo Egurrezko sagardo lehiaketaz ariko gara Jakoba Errekondorekin. Gainera, Museoen Nazioarteko eguna izanda, Rezola museorako gonbita egingo dugu, 'Haizearen orrazia: ikono baten eraikuntza' erakusketa ikustera. 12:30ean, Ariane Piñero, munduko kenpo txapeldunaren bisita izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.