Itxi

Albisteak

Gai nagusiak

Erresuma Batuko hauteskundeei buruzko tarte berezia ostiralean, 'Faktoria'n

Solaskide bereziak izango ditu Maite Artolak, guztiak Britainia Handian bizi direnak edo bizi izandakoak: Mikel Susperregi, Koldo Casla, Nere Arruti eta Arantxa Elizondo. Roamingaz ere ariko gara.

Erresuma Batuko hauteskundeei buruzko tarte berezia egingo diegu, ostiralean, 'Faktoria'n. Boz egunaren biharamunean, solaskide bereziak izango ditu Maite Artolak alboan: Mikel Susperregi, astronomo euskal-britainiarra; Koldo Casla, London Collegen giza eskubideei buruz ikerlari ari dena; Nere Arruti MUko irakasle eta luzaro Eskozian bizitutakoa, eta Arantxa Elizondo EHUko soziologoa eta une honetan Londresen ikerketa egonaldia egiten ari dena. Denek batera aztertuko dituzte datuak eta hauteskundeetako emaitzek zabalduko duten egoera. Gainera, datorren astean roaminga amaituko den ere aztertuko dugu, Jon Turrilas arloko abokatu espezialduarekin eta Koldo Unanue Euskalteleko ordezkariarekin.

Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Iratxe Etxebarria lankideak Kataluniako galdeketaz azken ordukoa ekarriko digu. 08:30ean, Erresuma Batuko hauteskundeez solasaldi berezian izango ditugu Mikel Susperregi, Koldo Casla, Nere Arruti eta Arantxa Elizondo. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Europako agintariek iragarri duten moduan, datorren astean roaminga amaituko den galdetuko dugu. Jon Turrilas arloko abokatu espezialdua eta Koldo Unanue Euskalteleko ordezkariak emango dituzte erantzunak. 09:30 aldera, alkateen solasaldia izango dugu Xabier Txurrukarekin (Zarauzkoa), Mikel Serranorekin (Zumarragakoa) eta David Crestelorekin (Plentziakoa).

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko. Gainera, hontza etxean jaio zaion familia baten gorabeherak ere ezagutuko ditugu.

11:00etan, Joseba Kamio publizistak jorratukoazalduko digu futbol jokalarien elastikoak oso euskarri ona direla publizitatea egiteko.11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, urduritasuna gainditzeko bideez hitz egiteko. Gainera, Donostiako Herrera auzoan dagoen Harrobitxulo parkea auzolanean nola zaintzen duten ere kontatuko dugu. Xenki Berho aritzen da horretan, besteak beste.

12:00etan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu. Ondoren, Ane Muñozen film proposamena entzungo dugu, eta zinema karteldegiari ere begiratuko diogu.

07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia