Albisteak
Gai nagusiak
Juan Mari Atutxa, ostegunean, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Estrasburgotik aldeko epaia jaso eta astebetera etorriko da Legebiltzarreko presidente eta Jaurlaritzako Barne sailburu ohia. Gainera, 58 zenbakiak euliak uxatzeko balio duen jakingo dugu.
Estrasburgotik aldeko epaia jaso eta astebetera, ostegunean, etorriko da Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidente eta Jaurlaritzako Barne Sailburu ohia 'Faktoria'ra. Goizeko 09:30ean izango da hori. Gainera, 58 zenbakiak euliak uxatzeko balio duen jakingo dugu.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza, eta Niko Cuenca ekonomistarekin hitz egingo dugu, argindarraren faktura udan % 10 garestitzeko aukerez. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi solaskideek egingo dute aktualitatearen analisia. Gainera, Ibon Sarasolaren gomendioak ereentzungo ditugu. Erakundeei eta ekitaldiei ingelesezko izenak jartzeko jarrera orokortuaz arituko gara. 09:30ean elkarrizketatuko dugu Juan Mari Atutxa.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. 58 zenbakiak euliak uxatzen dituela eta, hainbat jatetxe eta dendek horixe egin dute euren erakusleihoetan. Arrigorriagako jatetxe baten adibidea jasoko dugu. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, Mikel Chamizoren musika konpositoreen biografien tartea izango dugu. 11:30ean, Zamudioko lehen olinpiaden berri jasoko dugu.
12:00etan, nekazal kulturaren transmisioari buruzko erreportajea izango dugu entzungai. 12:30ean, berriz, zinemara haur txikiekin joateko aukeraz ariko zaigu Amaia Artetxe lankidea.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.