Albisteak
Ostiralean
San Joan bezperako 'Faktoria'n, jaiak bizitzeko ereduak, aztergai
ERREDAKZIOA
Iruñean San Fermin jaietako sexu erasoen kontrako kanpaina izango dugu hizpide. Iker Murillo dantzaria etorriko da, 25 urte Euskal herritik kanpo igaro ondoren. Balenciaga museoan ere izango gara.
San Joan bezperako 'Faktoria'n, jaiez eta jaia bizitzeko eredeuz arituko gara. Ostiralean bertan aurkeztuko dute Iruñean San Fermin jaietako sexu erasoen kontrako kanpaina. Antolatzen ari direnaren aurrerapena egingo dugu albistegian, eta Miren Guillo antropologoarekin ahaleginduko gara jaia bizitzeko moduei buruzko analisia egiten. Gainera, alkateak ere etorri zaizkigu. Arrasateko Maria Ubarretxena, Eneko Etxeberria, Azpeitikoa, eta Mikel Serrano, Zumarragakoa, batuko ditu Maite Artolak irrati-mahaiaren bueltan.
Magazinean, berriz, 25 urte Euskal Herritik kanpo pasa ondoren, etxera itzuli da Iker Murillo dantzari pasaitarra. Ikasturte berrirako Dantza Eskola irekitzeko asmotan dabil Pasaian, dantzari gazteek etxetik alde egin beharrik izan ez dezaten. Bere proiektu berria azaltzera etorriko zaigu. Bestalde, Balenciaga museoan izango gara. Duela 100 urte ireki zuen bere lehenengo tailerra jostunak Donostian, eta mendeurren horren harira Rachel Lambert Mellonen bilduma jarri dute ikusgai. Balentziagaren bezerorik onenetakoa izan zen estatubatuarraren 97 jantzi eta hainbat dokumentu eta jatorrizko zirriborro daude ikusgai. Museoko arduradunekin hitz egingo dugu eta EDER AURRE diseinatzaile gaztearen iritzia ere jasoko dugu, bisita egitera gonbidatu dugulako.