Itxi

Albisteak

Ostiralean

Patxi Zabaletari elkarrizketa pertsonala egingo diogu, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, Jesus Eguiguren batuko da solasaldira, eta Begoña Del Tesok Zinemaldiaren atarikoa egingo digu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Ahots kualifikatuz beteta osatuko da udako azken 'Faktoria', ostiralean. Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxartek osatutako solasaldira, Jesus Eguiguren ere batuko da eguneko gertakarien analisia egiteko. Elkarrizketa pertsonalagoan, Patxi Zabaleta arituko da Maite Artolaren galderei erantzunez, Aralar desagertzera doala ofizialki iragarri duten aste honetan. Zinemaldiari buruzkoak Begoña del Tesok ekarriko dizkigu eta asteari printza, berriz, Iban Zalduak jarriko dio.

07:00etan hasiko da albistegia. Eguneko berri nagusien errepasoa egin ondoren, 07:50ean Maite Artolak hartuko du lekukoa. Ordua ixteko, Fabian Laespadaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javer Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte, eta Jesus Eguiguren ere batuko zaie. 09:00ak aldera, Zinemaldiarne berri ekarriko digu Begoña Del Tesok, eta 09:15 aldera hitz egingo dugu, esan bezala, Patxi Zabaletarekin. Ordua amaitzeko, Iban Zalduaren printza entzungo dugu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. 10:30 aldera, Ta Puntu kooperatiba elkarte txikia ezagutuko dugu. 11:00etan, Zinemaldiaz arituko zaizkigu Gorka Otaegi lankidea eta Arkaitz Basterra gure zinema aditua. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta, segidan, Kilometroak 2017 jaiaren nondik norakoak azalduko dizkigu Malen Uarte koordinatzaileak.

12:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin. 12:15ean, berriz, Iban Peñacoba autoeskolako irakasleak argituko digu bizikletek nola ibili behar duten errepidean.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia