Itxi

Albisteak

Ostegunean

Sareko mehatxu eta arriskuez, eta 'Nora Goaz?' dokumentalaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Nora  goaz? dokumentala estreinatu berritan, Arantza Uzkiano eta Javier Arangurenekin hitz egingo dugu. Interneteko mehatxuak detektatu eta galbahe gisa lan egiten duen app berriaz ere ariko gara.

Ostegun honetan, 'Faktoria'n, sareko mehatxuak eta arriskuak izango ditugu hizpide. Interneten eta, bereziki, sare sozialetan banatzen diren mehatxu eta arriskuei buruzko albisteen artean, benetako mehatxuak detektatu eta galbahe gisa lan egiten duen app berriaz hitz egingo dugu Vost enpresako Kepa Aristegirekin. Bestalde, Nora  goaz? dokumentala estreinatu da Nagusien Egunaren bezperatan, eta Arantza Uzkianok eta Javier Arangurenek emango dizkigute azalpenak.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta 7:55ean, Aingeru Epaltzaren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuencaren ekonomia azlapenak entzungo ditugu, eta, 08:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi. Besteak beste, France3ko euskarazko albistegiak eten izanaz eta Kataluniara ez joateko edo tentuz joatekoa deiaz ariko dira. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Zinemaldian zer ikusi behar dugun azalduko digu Begoña Del Tesok, eta 09:30ean hitz egingo dugu Nora goaz? dokumentalaz.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Vost enpresako Kepa Aristegirekin hitz egingo dugu, Interneten eta, bereziki, sare sozialetan banatzen diren mehatxu eta arriskuei buruzko albisteen artean, benetako mehatxuak detektatu eta galbahe gisa lan egiten duen app berriaz. Jarraian, Mireia Roca arkitekturaz ariko zaigu, Noaingo ubidea ardatz hartuta. Ordua amaitzeko, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Zinemaldian sartu-irtena egingo dugu Arkaitz BAsterra eta Gorka Otaegirein. 11:30 aldera, Mikel Chamizok musika klasikoko konpositoreen bideografiak gaurkotuko dizkigu.

12:00etan, Kattalin Minerren burutazioen txanda izango da, eta, jarraian, ikus-entzunezkoei laguntzeko 'Ikusmira Berriak' programa zertan datzan azalduko digu Maider Fernandezek. 12:30ean, Iker Moreno irakaslearen eskutik Gasteizen etorkinei eskaintzen zaizkien euskara eskolak izango ditugu hizpide: 50 orduko ikastaroa da, hizkuntzarekin lehen hartu-emana izan eta euskarara gerturatzeko bidea.

uratzeko bidea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia