Albisteak
Ostiralean
Kataluniara begira egongo da 'Faktoria'
ERREDAKZIOA | G.U.
Urriaren 1a gainean dugunez, Kataluniako giroak beteko du saioaren ardatz nagusia.
U-1aren atariko, Kataluniara begira egongo da 'Faktoria', ostiralean. Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxartek aztertuko dute gaia osatutako solasaldian. Magazinean, aldiz, Ander eta Jon Etxeberria anaiekin hiz egingo dugu, emazteak kataluniarrak izanik, euren bizipenak ekar diezazkiguten.
07:00etan hasiko da albistegia. Eguneko berri nagusien errepasoa egin ondoren, 07:50ean Maite Artolak hartuko du lekukoa. Ordua ixteko, Fabian Laespadaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte. 09:00ak aldera, Zinemaldiaren berri ekarriko digu Begoña Del Tesok. Ordua amaitzeko, Iban Zalduaren printza entzungo dugu.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. 10:30 aldera, Iruñean LGTBI kolektiboarentzat zabaldu duten aholkularitza juridiko zerbitzu berriaz ariko gara. 11:00etan, Zinemaldiaz arituko zaizkigu Gorka Otaegi lankidea eta Arkaitz Basterra gure zinema aditua. Ondoren, U-1 gertutik bizi duten bi lagunekin egingo dugu solas: Ander eta Jon Etxeberriarekin. Etxebarria anaien emazteak kataluniarrak dira eta igandeko hitzorduaren aurrean haien eta ingurukoen bizipenak zeintzuk diren kontatuko digute. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu. 11:45ean, Durangoko Azokaren Ahotsenearen 10. urteurreneko ospakizunak Euskal Herriko beste hainbat herritara zabaldu dituztela eta, Iñaki Lerga Tafallako kultur zinegotziari elkarrizketa egingo diogu, Tafalla baita ospakizun horien lehen helmuga.
12:00etan asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Nagore Telleriak. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin. 12:30ean, berriz, Zinemaldiko soinuak ekarriko dizkigu maialen Oterminek, eta, jarraian, konponketak izango ditugu ardatz. Non konpontzen dituzte zesta-puntan aritzeko zestak? Eta non konpon daitezke gaur egun aterkiak? Saioa amaitzeko, ohi bezala, lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.