Albisteak
Astelehenean
Urriko azken asteleheneko azokan ibiliko da 'Faktoria'
ERREDAKZIOA | G.U.
Amaia Artetxe lankideak emango digu Gernikan gertatuko den guztiaren berri. Gainera, Xabier Sukiak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren berri ekarriko digu eta adinekoen zaintzaz hitz egingo dugu.
-
Gernika urriko azken astelehena
Gernikan, Urriko Azken Asteleheneko azoka eguna da astelehena. Hantxe izango da 'Faktoria'n Amaia Artetxe lankidearekin, azokako jaki freskoen berri eta giroaren berri emateko. Jon Andoni Rementeria sommelerrarekin ikusiko du azoka. Bestalde, Gipuzkoan, mendekotasun laguntzetan datozen aldaketak azalduko ditu Maite Peña Gizarte Gaietarako diputatuak. Adinekoen zaintzaileei eskatuko zaien akreditazioez, Emilio Sola Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendaria arituko zaigu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50ean Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maialen Arzallusen zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Nico Cuencaren ekonomia azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Julen Mendoza, Ramon Etxezarreta eta Amaia Espinosa. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Gernikara joko dugu, eta, jarraian, Bizilagunak 2017 programaren berri emango digu Tarana Karim koordinatzaileak. 09:30ean, adinekoen zaintzaz jardungo dugu, eta, ordua amaitzeko, Bernardo Atxagaren tartea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak hainbat zalantza argituko digu. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Gernikara joko dugu Amaia Artetxerekin. 11:30ean, ardo bereziak egiten artista da Taig MacCarthy eta oraingoan teaz egindako ardoa aurkeztuko digu: POET izeneko ardoa. 12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta horren ostean etorriko da Xabier Sukia Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko xehetasunekin. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.