Albisteak
Asteazkenean
Zuzeneko musika, Domu Santu eguneko 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek zuzenean abestuko digute. Markel Murillo Easo Eskolaniako tiple gaztea ere ezagutu eta entzungo dugu.
Domu Santu egunean, 'Faktoria' magazin berezian musika izango dugu nagusi, eta dantzak ere izango du tarterik. Hasteko, Aukeran dantza taldeak 'Aukeran 20 urte' ikuskizun berria estreinatuko du igandean. Entsegu orokorra dute asteazken honetan, eta bertara deitu digu Edu Muruamendiaraz zuzendariak. Jarraian, Idoia Torregarai loaz ariko zaigu, asteari umore printza jartzeko. 10:30ean, berriz, Juanjo San Miguel lankideak maputxeak izango ditu hizpide, nazioarteari eskaini ohi diogun tartean.
11:00etan, Tolosara joko dugu, Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusia jokatuko baita bertan. Markel Murillo entzungo dugu gero. 16 urte ditu, Easo Eskolaniako tiplea da, eta, berriki, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Iruñeko Orfeoiarekin abestu du. 'Faktoria'n ere abestuko digu. 11:30ean, berriz, Olaia Urtiagak erreportaje batean azalduko digu nerabezaroan entzundako musikak zergatik gelditzen diren betiko.
12:00etan, Fun Halloween jaiaren berri emango digu Amaia Artetxe lankideak, eta ondoren entzungo ditugu zuzenean Nora eta Ane Agirre biki mutrikuarrak zuzenean abesten. 12:30ean, gainera, Imanol Ituiñok magiaz jantziko digu saioaren amaiera.
ioaren amaiera.