Itxi

Albisteak

Asteartean

Iñaki Garcinuño CEBEceko presidentea, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bizkaiko Enpresarioen Konfederazioko presidentearen elkarrizketaz gain, Donostiako Maria Cristina hoteleko odol-emate maratoia eta San Tomas eguneko jantziak izango ditugu.

  • Iñaki Garcinuño

    Iñaki Garcinuño

CEBEK Bizkaiko Enpresarioen Konfederazioko presidentea, Iñaki Garcinuño, elkarrizketatuko du Maite Artolak astearte honetako 'Faktoria'n, 09:30etan. Horren aurretik, aktualitateari buruzko solasaldian arituko dira Laura Mintegi, Iñaki Galdos eta Laura Mintegi eta batuko zaie, baita ere, Alberto Lopez Basaguren, Ideas para una reforma constitucional liburua idatzi duen Konstituzio Zuzenbideko irakasleetariko bat dena. Asteartero bezala, Itxaso Mendiluze arte adituaren gogoetarekin osatuko du Faktoriak hamarrak arteko bidea.

07:00etan hasiko da albistegia,Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaran ekonomia adituak IRPH indizeaz argibideak emango dizkigu, Auzitegi Gorenak indize horri buruzko epaia kaleratu aurretik. 08:30ean hasiko da solasaldia, eta 09:00etako albiste laburpenaren ostean, Alberto Lopez Basagurenekin hitz egingo dugu. 09:15 aldera elkarrizketatuko dugu Iñaki Garcinuño.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, galdera bati erantzuten saiatuko gara: teknologiak pertsonak ordezkatzen al ditu? Gai hori ardatz hartuta, film laburra egin du Miren Mujikak. Amari etxe domotikoa prestatu dion semearen istorioa da, amarengana joan beharrik izan ez dezan. Jarraian, Maisharen tartea entzungo dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin, interrunpibilitateaz hitz egiteko.

11:00etako kirol errepasoaren ondoren, San Tomas egunerako hilabete geratzen da, eta baserritar janzteko ohituraz hitz egingo dugu Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibarzabalekin. Tartean ezagutuko dugu Azpeitian baserritar jantziak birziklatzeko antolatu duten ekimena.

12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu, eta haragi gisatua prestatzkeo errezetak proposatuko dizkigute Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek. 12:30ean, berriz, odola emateko maratoia izango da Maria Cristina hotelean eta bertara hurbilduko gara.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz