Itxi

Albisteak

Ostegunean

'Faktoria', iktusaren ikerketaren alde

ERREDAKZIOA | G.U.

Olaia Urtiaga lankidea izango da Bilboko dei-gunean, diru ekarpenen berri ematen.

Urteko elkartasun maratoiaren eguna izango da bihar EiTB osoan eta goizean goizetik  egingo du bat 'Faktoria' saioak ere. Maite Artolak iktusa izandago bi lagun elkarrizketatuko ditu estudioan: Ager Muruaga eta Jesus Uriarte. Olaia Urtiaga lankideak, berriz, diru-ekarpenei buruzko kontaketa egingo digu Bilboko dei-gunetik. Gainera, Baztandarren Biltzarra jaiaz hitz egingo dugu, desagertzear dagoelako.

07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Olaia Urtiagarekin bat egingo dugu Bilboko dei-gunera, zabaldu aurretik dagoen giroaren berri emateko. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:20ean, Siadeco ikerketa elkartearen 50. urteurrena izango dugu hizpide, eta, segidan, Ibon Sarasolaren euskara gomendioak jasoko ditugu. 09:35ean, iktusa izan duten bi pertsonak elkarrizketatuko ditugu.

10:00etan, magazina jarriko dugu martxan. Hasteko, Baztandarren Biltzarra jaia izango dugu hizpide. Desagertzeko zorian da, eta arrazoien berri emango digu Lorea Atxa antolatzaileak. Jarraian, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek, eta EiTB Maratoiaren dei-gunera joko dugu gero Olaia Urtiaga lankidearekin hitz egiteko. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Eibarko  Andres de Egiguren orkestrakoen ostiraleko kontzertuaz eta urte berrirako proiektuaz hitz egingo digu Pedro Palacín zuzendariak. Segidan, EiTB maratoiaren berri emango dugu berriz ere, eta gero, Mikel Chamizok Star Wars filmak dituen musika erreferentzia klasikoak ekarriko dizkigu.

12:00etan, Kattalin Minerren  burutazioak entzungo ditugu, eta ondoren, 'Euskaraz Ingu Parrandie' ekimena ezagutuko dugu: bermeotarrek Ondarrun antolatu dute parranda, han euskaraz gehiago egiten delako. Dei-gunetik azken sartu-irtena egin ostean, 12:30ean, Amancay Gaztañaga entzungo dugu musikaz eta bizitzaz hizketan.

rong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia