Itxi

Albisteak

Ostegunean

Batis Kortajarena halterofilia txapelduna ezagutuko dugu 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, 18/98ko kausako azken presoa aterako da espetxetik, eta horren berri ere emango dugu, eta gizakien salerosketa eragozteko Ertzaintzak abian jarri duen planaz ariko gara.

Gai aniztasuna nagusi, ostegun honetako 'Faktoria' saioan. Maite Artolak gidatutako albistegian, esaterako, 18/98 auzia izango dugu hizpide, kausa horretako azken presoa aterako baita espetxetik. Bestalde, gizakien salerosketa eragozteko Ertzaintzak abian jarri duen planaz ariko gara. Manu Etxezortuk aurkezten duen magazinean, berriz, Batis Kortajarena halterofilia txapelduna ezagutuko dugu. Gainera, Madrilgo Vallecas auzoan Errege Kabalkadan drag queenek parte hartuko dutela eta, galdera egingo dugu, hemen zer irudituko litzaigukeen jakiteko. Triziklo elektrikoaren erabilera sustatzeko egindako lanagatik Guztiok Mugituz saria eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Errenteriako Gurutze Gorriari. Erabiltzaile batekin hitz egingo dugu eta Gurutze Gorriko arduradunekin.

07:00etan hasiko da saioa, Oihane Yustosen gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomia adituaren azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. Tarte horretan, 18/98 auzia izango dugu hizpide. Gainera, Ibon Sarasolaren euskara gomendioak jasoko ditugu. 09:35ean, Giza salerosketa eragozteko Ertzantzak abian jarri duen planaz ariko gara Patricia Martinez de Musitu Bilboko Ertzainetxeko buruarekin.

10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, galdera bat egingo dugu hainbat lekutan: zer irudituko litzaiguke Errege kabalkadan drag queenak ateratzea? Jarraian, Arantzazuko Santutegia aztertuko digu Mireia Roca arkitektoak. 10:30ean, Errenteriara joko dugu. Izan ere, triziklo elektrikoaren erabilera sustatzeko egindako lanagatik Guztiok Mugituz saria eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako Gurutze Gorriari.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizok 2018ko musika klasikoko emanaldien agenda errepasatuko digu. Ondoren, 'Irakurketa Erraza' ekimena arriskuan dagoela ohartarazi dute, liburuak agortu zaizkielako. Jakingo dugu zer ari den gertatzen.

12:00etan, Kattalin Minerren  burutazioak entzungo ditugu, eta ondoren, Batis Kortajarenarengana joko dugu gimnasiora. 12:30ean, Agus Barandiaran ariko zaigu musikaz eta bizitzaz hizketan.

Madrilgo VALLECAS auzoan Errege Kabalkadan Drag-queen-ek parte hartuko dutela eta, galdera egingo dugu, hemen zer irudituko litzaigukeen
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia