Albisteak
Asteartean
Rocka hiltzen ari ote den galdetuko dugu 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Jon Eskisabel Badok.eus atariko arduradunak 'Jakin' aldizkarian argitaratu duen artikuluaren harira hitz egingo dugu gaiaz. Gainera, telefonoaren bilakaeraz eta kroketa onenaren sekretuaz ariko gara.
-
Haritz Lete, Cobra taldeko kantaria, Azkena Rock jaialdian
Hiltzen ari al da rocka? Galdera horri erantzungo diogu bihar 'Faktoria'n, Jon Eskisabel Badok.eus atariko arduradunak Jakin aldizkarian argitaratu duen artikuluaren harira. Pasa den 2017 urtean, euskal musikaren arloan gertatutakoen bilduma egin du Eskisabelek eta profesional eta adituek diotena kontutan hartuta, gazteek rockarekiko deskonexio epe bat bizi dutela idatzi du. Gogoeta horretatik egingo dugu galdera, 09:30etatik aurrera. Artikulugileaz gain, Joseba Irazoki musikariaren iritzia ere jasoko dugu Maite Artolak.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:20 aldera hitz egingo dugu rockaren 'heriotzaz'. Ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu; Tabakaleraz ariko zaigu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, telefonoaren bilakaera aztertuko dugu; herri bakoitzean bakarra zegoenetik gaur egunera arte. Maysharen tartea entzungo dugu gero, eta, 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Bergarako Laboratorium zientzia museoz hitz egiteko.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibartzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Cidek galdera honen bueltan egingo dugu gogoeta: Zer gertatuko litzateke Ciudadanos iritsiko balitz Espainiako gobernura?.
12:00etan, Kroketaren Nazioarteko Eguna denez, kroketa ona egiteko sekretuaz galdezka arituko gara batean eta bestean. 'Sukaldari Dema'n, eltzekariak osagai nagusi hartuta proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.
oria'.