Itxi

Albisteak

Astelehenean

Auzitan diren artistak eta artelanak: eztabaida, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gaiaz solasean ariko dira Itxaro Borda idazlea, Maite Arroitajauregi musikaria eta Begoña Del Teso zinema aditua. Bestalde, Itxaro Mendizabalek 'Gurasoei Gutuna' liburua aurkeztuko digu.

Nola jokatu behar genuke, askorentzat onartezinak diren jokaerengatik ikerketapean edo akusaziopean dauden artistekin? Euren lanak begi berdinekin ikusi/entzuten al ditugu? Edota berezitu beharko genuke artelana eta pertsona? Eurek egindakoa kontsumitzeari utzi behar genioke? Hainbat kasu azaldu dira historian zehar eta azken hilabeteetan, indar handia hartu dute, sexu gehiegikeriekin lotutako ekoizle, aktore eta zine zuzendarien inguruko albisteak. Nola jokatu beharko genuke? Egin dituzten lanak kontsumitzeari utzi behar genioke? Gaia aztertuko dugu 'Faktoria'an, 09:30etik aurrera, Itxaro Borda idazlea, Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikaria eta Begoña del Teso zinema adituarekin. Magazinean, bestalde, Itxaro Mendizabal izango dugu. 20 urtez anorexia jasan du, medikuek alta eman zioten egunean bertan gurasoak istripuz hil zitzaizkion. Gero, "Gurasoei gutuna" izeneko kontakizun lehiaketa antolatu zuen eta orain bilduma batean kaleratu ditu. Gurasoei Gutuna izeneko liburua argitaratu du.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:00etako albisteen errepasoaren ondoren, Hitzartu, Gipuzkoan plan partehartzailea sustatzen ari den talde berria aurkeztuko digu Joseba Belaustegik, eta 09:25 aldera hitz egingo dugu auzitan diren artistez eta artelanez. Albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, San Mamesera joko dugu, jubilatuentzat antolatu dituzten bisita gidatuez aritzeko, eta Fitur azokan saritu duten Bermeoko Amaia bidaia agentzairen lana ezgautuko dugu.  11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasgizonen istorioak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik, eta, 11:30ean, Itxaro Mendizabalekin hitz egingo dugu Gurasoei Gutuna liburuaz.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta ingurumenaren aldeko kontzientzia pizten duten filmak errepasatuko ditugu. Jarraian, LapurdiAround, Lapurdiko turismoa sustatzeko bideoa nolakoa den azalduko digu Iñaki Goikoetxeak, eta, saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia