Itxi

Albisteak

Asteartean

Etxebizitzen Azterketa Teknikoaz tarte berezia, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bestalde, Ibon Gaztañazpi aurkezlearen hozkailuan topatutako osagaiekin errezetak prestatuko dituzte Pili Manterolak eta Igor Zalakainek, eta Interneten ongi posizionatzeaz ere hitz egingo dugu.

50 urtetik gorako eraikinek Etxebizitzen Azterketa Teknikoa egin behar dute derrigorrez, legeak hala behartuta. Nafarroan epe-muga mailakatua jarri dute horretarako. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, datorren uda aurretik egin beharko da azterketa. Bizilagun elkarte askotan, eztabaidagai da gaia egun hauetan, eta oraindik zalantza asko daude argitzeko. Horiek erantzuten saiatuko gara astearteko 'Faktoria'n. Maialen Akakuso, Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko presidentea, Cristina Martinez, Eusko-Regite, Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofizialeko arduraduna eta Eva Fernandez Finka administratzaileen lurralde-elkarteko kidearekin hitz egingo dugu. 09:30etik aurrera izango da hori. Magazinean, bestalde, Ibon Gaztañazpi aurkezlearen hozkailuan topatutako osagaiekin errezetak prestatuko dituzte Pili Manterolak eta Igor Zalakainek, eta Interneten ongi posizionatzeaz ere hitz egingo dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. Jarraian, Niko Cuencaren ekonomia tartea izango dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Xabier Riezu eta Iker Rioja, eta Hitzartu, Gipuzkoan plan partehartzailea sustatzen ari den talde berria, aurkeztuko digu Joseba Belaustegik gero. 09:30 aldera ariko gara Etxebizitzen Azterketa teknikoaz. Ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu, desagertutako eraikinei buruzko arte erakusketaz.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, sarean ondo posizionatzeko 'Nortasuna Sarean' izeneko jardunaldia antolatu du TaPunto egitasmoak. Xabier Iglesias, AuditorSEO lantegiko kideak emango dizkigu xehetasunak, eta, segidan, Maysharen tartea entzungo dugu gero. 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Berdeago azokaz hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibarzabal, Carlos Cid eta Xabier Amurizarekin Frantzian, derrigorrezko hilabeteko soldadutza ezartzeko erabakia aztertuko dugu.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, Ibon Gaztañazpi aurkezlearen hozkailuan topatuko dituzten osagaiekin proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, gainera, Beertoki ezagutuko dugu. Garagardoa, ogia eta txokolatea dastatzeko leku berria, Adunan.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz