Albisteak
Ostegunean
Adin txikiko delitugileez, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Javier Elzo soziologoarekin eta Itziar Garces Berriztu elkarteko Nafarroako arduradunarekin hitz egingo dugu gaiaz.
Nerabe edo gazteak arduradun dituzten delituen errepikapenen atzean zein gako dago? Aldaketa soziologikorik bada horrelakorik esplikatzen duenik? Zein jarrera du komunitateak? Eta nahikoak dira komunitate horrek hartzen dituen neurriak? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara osteguneko 'Faktoria'n Javier Elzo soziologoarekin eta Itziar Garces Berriztu elkarteko Nafarroako arduradunarekin. 09:30etik aurrera izango da hori.
07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:55ean, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten, eta, segidan, Ibon Sarasolaren hizkuntza-gomendioak entzungo ditugu. 09:30 aldera ariko gara adin txikiko delitugileez Javier Elzorekin eta Itziar Garcesekin.
10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek. Afasiaz ariko zaigu. Ondoren, San Mamesen antolatu dituzten bisita gidatuetan izan gara. Ea zer dioen jendeak. 10:30ean, Markos Zapiainek filosofiaren historia gaurkotuko digu.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariak Joseph Haydnen bizitzaz ariko zaigu, eta, 11:30ean, Marife Nogalesekin hitz egingo dugu. Cadena perpetua filma opera bihurtu dute, eta paper txiki bat du bertan.
12:00etan, Kattalin Minerren burutazioak entzungo ditugu, eta, segidan, Zapiain sagardotegian egingo duten SEASKAren aldeko afaria aipatuko dugu eta Miaukatuz elkarteak antolatuta LGTBI kolektiboaren alde egingo duten Sagardo-Volley txapelketaz ere hitz egingo dugu. 12:30ean, berriz, ‘Musika eta Bizitza’ tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.
10:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.