Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Kriptotxanponaz eta pentsioen etorkizunaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bitcoinaz eta beste kriptotxanponez ariko gara Joseba Barandiaran ekonomistarekin. Bestalde, pentsioen etorkizunaz EHUko bi ekonomia irakaslek hitz egingo digute.

Egunerokoak bihurtu dira bitcoinari buruzko albisteak. Bere kotizazioak ikaragarri egin du joan den bi urteetan: 20.000 euro inguruan egotera ere iritsi da, nahiz eta gero ehuneko 40ko galera ere izan duen. Gorabehera horiek eta bitcoina legez kanpoko jardueretarako erabil litekeela ikusita, estatu asko kezkatzen hasiak dira. Ez da, ordea, bitcoina kriptotxanpon bakarra: 1.400 inguru badira eta, guztira, 600.000 dolarreko kapitalizazioa dutela kalkulatzen da, alegia Espainiako barne produktu gordinaren erdia adinakoa. Horrek ekonomia errealean eta, batez ere, gure ekonomian duen eragina aztertuko dugu 'Faktoria'n Joseba Barandiaran adituarekin batera. Bestalde, pentsioen etorkizuna, zalantza, galdera eta kezka asko eragiten dituen gaia. EHUko bi ekonomia irakasle etorriko dira gurera: Ainhara Arsuaga eta Iñaki de la Peña. Galdera eta kezka zehatzei erantzungo diete.

07:00etan hasiko da albistegia Igotz Alkortak gidatuta. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldirako tartean, Maite Ubiria, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. Gainera, Gorka Knörr ANCko kidearekin ere hitz egingo dugu.  09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Etxeko Langileak Elkarteko Isabel Otxoa elkarrizketatuko dugu, Jaurlaritzari konpromisoa bete dezala eskatu baitiote.

09:20 aldera, ekonomia tartea zabalduko dugu, eta Mari Jose Arangurenekin Orkestrak atera berri duen txostenaz ariko gara. Ondoren, Joseba arandiaranek kriptotxanponei buruzko xehetasunak emango dizkigu. Adrian Zelaiarekin, Lander belokirekin eta AFMko Xabier Ortuetarekin. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Amaia Luzarraga Bermeoko kantari gaztea ezagutuko dugu. Jarraian, super ilargia desmitifikatuko dugu Eureka zientzia museoko Miren Milletekin. 10:30ean, nazioarteko gaiak jorratuko ditugu Juanjo Sanmiguel lankidearekin, eta 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, biluztasunari buruzko erreportajea ekarriko digu Maitane Subijana lankideak. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioak entzungo ditugu, eta, segidan, ETB1n estreinatuko duten 'Artefaktua' literatura saio berriaz hitz egingo dugu Yolanda Mendiola aurkezle eta zuzendariarekin.

12:00etan, pentsioen etorkizunari buruzko argibideak emango dizkigute EHUko bi ekonomia irakaslek: Ainhara Arsuagak eta Iñaki de La Peñak. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

Etxeko Langileen Elkarteak
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia