Albisteak
Astelehenean
Nekane Balluerka, EHUko errektorea, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, emakume ijito feministen mugimendua ezagutuko dugu magazinean. AMUGE Euskal Herriko emakume ijitoen elkarteko Noemirekin hitz egingo dugu.
Errektore kargua hartu zuenetik urte bete betetzen denean, Nekane Balluerka EHUko arduradun nagusia gonbidatu dugu 'Faktoria' albistegira. 09:30etik aurreta, irakasleen lan baldintzez, gradu berriz eta azken urteko balantzeaz galdetuko diogu. Bestalde, emakume ijito feministen mugimendua ezagutuko dugu magazinean. AMUGE Euskal Herriko emakume ijitoen elkarteko Noemirekin hitz egingo dugu.
07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:30ean, Ramon Etxezarreta, Jose Ramon Beloki eta Laura Mintegi arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera hitz egingo dugu Nekane Balluerkarekin, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, emakume ijito feministen mugimendua ezagutuko dugu. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasgizonen istorioak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik, eta, 11:30ean, Mamen Etxanizen abentura ere ezagutuko dugu. Route 66 bide mitikoa egin du bizikletaz bakar bakarrik.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta etxe osasungarriez hitz egiteko. Jarraian, Saioa Perona elkarrizketatuko dugu, bere infografia munduko 75 onenen artean baitago, eta, saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.