Albisteak
Ostegunean
Pentsiodun eta jubilatuak, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Euskal hiriburuetan deituta dituzten protestaldien atariko, Lea-Artibaiko jubilatu batzuekin izango gara. Magazinean, Lanbide Heziketako ziklo industrialetan emakumeek duten lekua aztertuko dugu.
Ostegunean egingo dira gure hiriburuetan orain arte pentsiodun eta jubilatuek deituta egin diren protestaldi handienak. Eros ahalemenean izaten ari diren galera salatuko dute beste behin eta jubilatu askok jasotzen dituzten pentsioak miseriazkoak direla salatuko. Protestaldi handi horren atariko, Lea-Artibaiko jubilatu talde batekin egin dugu hitzordua: Maribi Elordi, Juan Miguel Txakartegi, Maria Jesus Egia, Mariaro Berra eta Jon Larrinagak kontatuko digute euren egunerokoa 'Faktoria'n.
07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:55ean, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. Besteak beste, Santiago Serraren artelana ARCOtik erretiratu izana aztertuko dute, arte garaikideko zuzendari izandako Lourdes Fernandezekin batera. Segidan, Ibon Sarasolaren hizkuntza-gomendioak entzungo ditugu. 09:30 aldera hitz egiongo dugu pentsiodunekin.
10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek. Kode hiztunen paradoxaz ariko zaigu. Ondoren, ikasbidaiez hitz egingo dugu. Dirua nola lortzen dute orain ikasleek? Villabonako Zubimusu ikatolan, ikasbidaiak finantzatzeko iturri berrien bila ari dira, Change for Travel enpresaren laguntzarekin. Bertan izan gara. 10:30ean, Markos Zapiainek filosofiaren historia gaurkotuko digu.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariak Salzburg hiriaz, Mozarten hiriaz, ariko zaigu. 11:30ean, Ahizpatasuna elkarteko idazkari Rosana Bermejorekin hitz egingo dugu. Bizkaiko emakume marokoarren elkartea da eta protesta dute, etxebizitzak alokatzerakoan pairatzen duten bazterkeria salatzeko.
12:00etan, Kattalin Minerren burutazioak entzungo ditugu, eta, segidan, Lanbide Heziketako ziklo industrialetan emakumeek duten lekua aztertuko dugu. Bergarako Migel Altuna Lanbide Heziketako Institutura joango gara. Zuzendaritzakoekin, ikasle ohiekin eta oraingo ikasleekin hitz egingo dugu. 12:30ean, berriz, 'Musika eta Bizitza' tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.
10:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.