Albisteak
Astelehenean
Rafa Diez, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Magazinean, bestalde, Kepa Sarasola UEUko zuzendari berria izango dugu eta Oscar sarien palmaresa ere aztertuko dugu.
Rafa Diez izango da astelehen honetako 'Faktoria' albistegiko gonbidatu nagusia. LAB sindikatuko militante historikoa joan zen abuztuan irten zen espetxetik, sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete ondoren. Bateragune kasuagatik kondenatu zuten, Arnaldo Otegi eta gaur egun Sorturen gidaritza hartu duten hainbat buruzagi gazterekin batera. Atsedenaldi labur baten ondoren, politika mundura itzuli zen berriro baina lehen lerrotik kanpo ari da. 09:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak. Magazinean, bestalde, Kepa Sarasola UEUko zuzendari berria izango dugu, eta Oscar sarien palmaresa ere aztertuko dugu..
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:30ean, Ramon Etxezarreta, Jose Ramon Beloki eta Laura Mintegi arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera hitz egingo dugu Rafa Diezekin, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, UEUko zuzendari beri Kepa Sarasolarekin hitz egingo dugu, eta, 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasgizonen istorioak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik. 11:30ean, Oscar sarien banaketaren errepasoa egingo dugu Olaia Urtiaga eta Begoña Del Tesorekin.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, jarraian, reggaeton musikaren mezuei buruzko erreportajea ekarriko digu Aizea Paulin lankdieak. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harrikadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.