Albisteak
Asteartean
Lucia Lakarra, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Ballet dantzari ezagunarekin hitz egingo dugu, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala dela eta. Gainera, 'Sukaldari Dema'n, Xabier Madariagaren hozkailua miatuko dugu.
-
Lucia Lakarra
Asteazken honetan, maiatzak 1, Lucia Lakarra ballet dantzari zumaiarra izango da 'Faktoria' magazineko gonbidatu nagusia. 11:00etan egingo diogu elkarrizketa, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galaren atariko. a
Ainhara Zuazabeitiak gidatuko du magazina, 10:00etan hasita, eta Eneko Axpe 'Maisha' gure kolaboratzailea sartuko zaigu Kaliforniatik, 'Arts&Science' bere tartea osatzeko. 10:30ean, berriz, Meri La Casamentera ezkontzak antolatzeko enpresako Maria Santiago et Matixa Oteiza izango ditugu. Izan ere, atzerriko bikoteen artean Euskal Herrian ezkontzeko moda gero eta gehiago ari da zabaltzen.
11:00etan, esan bezala, Lucia Lakarrarekin hitz egingo dugu, eta, ondoren, 'Direnak eta ez direnak' ekarriko dizkigute Karlos Cidek eta Xabier Amurizak. Entziklopediak izango dituzte hizpide, eta, tartean, haurrei zuzenduta sortu duten sareko entziklopedia berria, Txikipedia, ezagutuko dugu.
12:00etan, 'Sukaldari Dema'ren atalean, Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek Xabier Madariaga ETBko kazetariaren hozkailuan aurkitutakoekin plater bana prestatu beharko dute, eta, 12:30ean, langile mugimenduari lotutako abestiak ekarriko dizkigu Joseina Etxeberria lankideak.