Itxi

Albisteak

Astelehenean

Artkaitz Rodriguez, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Sortuko idazkari nagusia MIribillako ekitaldi politikoaren ostean izango dugu. Magazinean, bestalde, genealogia testen modaz hitz egingo dugu.

Miribillan 10.000 jarraitzailerentzat prestatu eta “baietza sortzen” lelopean egingo den ekitaldi politikoaren ostean etorriko da Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, 'Faktoria'ra, astelehenean.  08:30etik aurrera elkarrizketatuko du Maite Artolak. Hark esandakoak, Jose Ramon Beloki, Ramon Etxezarreta eta Laura Mintegirekin batera aztertuko dituzte gero solasaldian.

09:30etik aurrera, berriz, Munduko Turismo Elkarteak Donostian egingo duen batzarraz arituko dira. Asteazkenean abiatuko du NBEko atal horrek zuzendaritza batzarra Gipuzkoako hiriburuan, eta ekitaldi horren garrantziaz, eta sektoreaz mintzatuko dira Arkaitz Millan Basquetourreko arduradunarekin eta Manu Narvaez Donostia Turismoko zuzendariarekin.

Eguneko sinadurak, berriz, Maddalen Arzallus eta Bernardo Atxagak jarriko dizkiote asteleheneko 'Faktoria'ri.

Magazineran, bestalde, 10:45ean Internet bidezko genealogia testen moda berriaz hitz egingo dugu Amagoia Gezuraga genealogian adituarekin. 11:15ean “San Telmo Museoa Pil-pilean” erakusketako bisita gidatua bertatik bertara ezagutuko dugu: euskal gastronomiaren historian barrena ibiliko gara. 11:45ean, erditu ostean gero eta gehiago zabaltzen ari da ospitaletan alta goiztiarra. Neurria aproposa iruditzen zaio Delia Lopez ama berriari, baina ez dago hain ados Silvia Maria, bera ere ama izan da berriki.Haiekin jardungo dugu gaiaz.

 

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia