Albisteak
Asteazkenean
Helduen txertaketa eta elikadura osasungarria, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Osakidetzak helduek txertoen egutegia betetzeko martxan jarritako kanpainaren berri emango dugu, eta haurdunentzako elikaduraz eta umeak elikatzeko 'Baby led weaning' joeraz hitz egingo dugu.
Helduek txertoen egutegia betetzeko Osakidetzak martxan jartzeko kanpainaren berri emango dugu asteazkeneko 'Faktoria' saioan, Koldo Agirrebengoa Gurutzetako Ospitaleko Gaixotasun Kutsakorretako Mediku Buruarekin eta Jose Luis Balentziaga Durangaldeko Lehen Arretako Osasun Zentroetako Arduraduna eta Iurretako anbulategiko familia medikuarekin. Bestalde, haurdun dauden emakumeen elikadura osasuntsuak nolakoa izan behar duen kontatuko digu Nerea Segurak, Euskadiko Nutrizionista eta Dietisten Elkarteko Bokalak. Euskadiko Pediatren Elkargoko presidente Ruben Garciaren eta Baby led weaning delakoaren bitartez bere haurrak elikatu dituen Gloria Urkola amaren hitzak ere jasoko ditugu. Gainera, Uliako ur biltegietara bisita, Antton Larretxau Uliako parkeko zaindari eta Donostiako ur zerbitzuko langile ohiak gidatuta.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Hedoi Etxarte, Javier Díaz Noci eta Amaia Espinosa. 09:15ean, iagndeko giza katearen aurrerapena egingo digu Jone Amonarrizek, gure Esku Dagoren komunikazio arduradunak. 09:30 aldera, antxoaren kanpaina bukatzear dela, Miren Garmendiarekin, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentearekin hitz egingo dugu. Jarraian, Adrian Zelaia EKAI Centerreko arduradunak egingo dizkigu arloko albiste nagusien iruzkina. Koldo Almandoz zuzendariaren aktualitatearen irakurketa zinematografikoak itxiko du saioa.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore prinzta jasoko dugu, eta ez ikasteko aitzakiez ariko gara. 10:30ean hitz egingo dugu helduen txertatzeko kanpainaz, eta, jarraian, Juanjo Sanmiguel lankidea mexikoko hauteskundeez ariko zaigu.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Donostiako Uliako ur biltegia bisitatuko dugu, eta, jarraian, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, haurdun dauden emakumeen elikadura osasungarriaz jardungo gara, eta, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.