Itxi

Albisteak

Ostegunean

Altsasuko kasua, bi amaren ahotik, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Isabel Pozueta, Adur Martinez de Aldaren ama, eta Amaia Amilibia, Jon Ander Cobena, izango ditugu gurekin. Gainera, EHUko Medikuntza Graduko graduatu berrien aldarrikapenak izango ditugu hizpide.

  • Isabel Pozueta

    Isabel Pozueta

Adur Martinez de Aldaren ama da Isabel Pozueta. Jon Ander Coben ama, berriz, Amaia Amilibia. Adurrek bi urte beteko ditu kartzela datorren urrian. Jon Ander Cob, berriz, orain hamar egun atxilotu zuten, atzera, Audientzia Nazionalak jarritako kartzela kondena betearazteko. Amen bitartez jasoko ditugu, osteguneko 'Faktoria'n, azken aste hauetan izandako gertakariak, hain zuzen ere, prozesu honen kontra deitu duten manifestazioaren atariko. Bestalde, EHUko Medikuntza Graduko graduatu berrien aldarrikapenak izango ditugu hizpide: euskaraz jarduteko eskubidea eta genero berdintasuna. Ane Negueruela graduatu berriarekin.

07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan Niko Cuencaren ekonomia tartea izango da eta, 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:00etan albisteen errepasoaren ondoren, Xabier Azkargotarekin hitz egingo dugu Munduko Futbol txapelketaz, eta 09:30ean, berriz, hitz egingo dugu Altsasuko bi amarekin, Isabel Pozuetarekin eta Amaia Amilibiarekin.

10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Futboleko Munduko Koparen lehen egunean, Roke Aranbarri futbolzale borrokatuarekin hitz egingo dugu eta futbolari buruz dakiena ea horrenbesterako ote den probatuko dugu. Ondoren, minbizia duten haurren aldeko Aspanogiren festaren berri emango dugu, eta, segidan, Filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, apo lasterkariek Plaiaundin duten etxe berriaz ariko gara Iñaki Sanz Azkue Lur eta Ingurumen Zientzia irakaslearekin. Ondoren,  Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariren tartea izango dugu, eta musika klasikoaren eta futbolaren arteko lotura egingo dugu.

12:00etan, EHUko Medikuntza Graduko graduatu berrien aldarrikapenak izango ditugu hizpide Ane Negueruela graduatu berriarekin, eta Monux anai-arrebak ezagutuko ditugu: Andoni eta Miriam. Biak gazteak oso eta musikari apartak. Andoni Monuxek Amsterdam eta Luzernako Gazte Orkestretan musikari dihardu, eta bere youtube kanal rockeroa ere badu. Miriam, berriz, Euskadiko Ikasleen Orkestrako kidea da. Segidan, 'Musika eta Bizitza' tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.

10:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia