Itxi

Albisteak

Asteartean

Nikaraguaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Hango egoeraz ariko gara Edurne Aranburu goierritarrarekin eta sandinistekin aritutako Jose Luis Mendoza eta Jose Luis Elorzarekin. Gainera, Joan Mari Torrealdai espero dugu.

  • Nikaraguako protesten irudiak. Argazkia: EFE

    Nikaraguako protesten irudiak. Argazkia: EFE

Daniel Ortegaren gobernuaren kontrako mugimenduek eraginda, Nikaraguan bizitzen ari diren krisi larriari buruz arituko da astearte honetako 'Faktoria'. Iraultza sandinistaren garaian, ezkerreko gazte iraultzaileen artean miresmena eragin zuen erregimenaren bilakaeraz eta egungo egoeraz arituko dira. Asmo horrekin jasoko dute Edurne Aranbururen, bertan bizi den goierritarraren, ahotsa, baita Jose Luis Mendoza eta Jose Luis Elorza 70eko hamarkadan sandinistekin aritu ziren politikari ohien iritziak ere. 09:00etan izango da hori. 09:30ean, berriz, Joan Mari Torrealdairen bisita espero dugu. Asedio al euskera liburua aurkezten izango da saioan, Bilboko liburu azokan zilarrezko luma jaso berritan eta ostiral honetan EHUn zentsurari buruz egingo duen udako ikastaroan omenaldia jaso bezperatan.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustiza gidari. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Laura Mintegi, Joseba Arruti eta Iker Rioja. 09:00etan, Nikaragua izango dugu hizpide, eta 09:30ean, berriz, Joan Mari Torrealdai elkarrizketatuko dugu. Ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, automobil rallyetan gidari eta kopilotu aritzen diren emakumeak ezagutuko ditugu, gero eta gehiago dira eta. Maider Usandizaga eta Arantzazu Araneta kopilotuak eta Monika Muñoz pilotua euretako batzuk dira. Jarraian, Eneko Axpe 'Maisha' sartuko zaigu Kaliforniatik, bere 'Arts&Science' tartea osatzeko. Gero, 10:30 aldera, Supersur hizpide hartuta, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin.

11:00etako kirol aurrerapena egin ondoren, Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Cid kolaboratzaileen 'Direnak eta Ez Direnak' tartean, Euskal Herrian gastronomiak duen pisuaz aritzeko. 12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, Izaro abeslariaren hozkailuko osagaiekin proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz