Itxi

Albisteak

Ostiralean

'Etiopia-utopia' proiektua eta braille hizkuntza, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Albistegian, Imanol Apalategi mediku eta 'Etiopia-utopia'ren burua elkarrizketatuko dugu. Magazinean, bestalde, braille hizkuntza nola ikasten den kontatuko digute ONCEko irakasle eta ikasleek.

Ostiral honetan, gai asko jorratuko ditugu 'Faktoria'n. Albistegian, esaterako, Imanol Apalategi mediku eta 'Etiopia-utopia' proiektuaren burua elkarrizketatuko dugu 09:30ean. Magazinean, gainera, Natalia Etxarri Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren Zerbitzuko albaitariak arratoiak akabatzeko metodo eraginkorrenak azalduko dizkigu. Bestalde, braille hizkuntza nola ikasten den kontatuko digute ONCEko irakasle eta ikasleek.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Fabian Laespadaren iritzia entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:30 aldera, Imanol Apalategi medikuarekin hitz egingo dugu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, asteko prentsaren errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, arratoiak akabatzeko metodo eraginkorrenak zein diren azalduko digu Natalia Etxarrik.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Herria astekariko zuzendari Peio Jorajuriari elkarrizketa egingo diogu: 25 urte egin ostean, erretreta hartuko du. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitzaren pasadizoak entzungo ditugu, eta ONCEn grabatutako erreportajea emango dugu gero.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Unai Urreagak. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia