Itxi

Albisteak

OSTIRALEAN

San ferminak, parkourra eta marihuana, 'Faktoria' saioan

I.A. | EITB.EUS

Gaizka Aranguren eta Pilar Kaltzadak aktualitateari buruz arituko dira; tartean San Ferminak eta Alderdi Popularreko buruzagi berria aukeratzeko barne hauteskundeak jorratuko dituzte.

  • San Ferminak. Argazkia: EFE

    San Ferminak. Argazkia: EFE

Egunero bezala, albistegiak emango dio hasiera ‘Faktoria’ saioari. 08:30ak aldera, Gaizka Aranguren eta Pilar Kaltzadak aktualitateari buruzko solasaldia eskainiko dute, Oihane Yustosen gidaritzapean. San Fermin jaien atarikoa eta Alderdi Popularreko buruzagi berria aukeratzeko barne hauteskundeak izango dituzte aztergai.

09:00etan hasiko da udako ‘Faktoria Magazine’a eta nola ez, Iruñera egingo dugu lehen konexioa.  Neonatologia zerbitzuak 30 urte bete ditu eta horren inguruan hitz egingo dugu.

Nazioarteko gai bati buruz hitz egingo dugu Juanjo San Miguelekin, Kanadak marihuana aisialdirako legeztatu baitu.

Parkourra egiteko afizioa garatzen ari da Euskal Herrian eta salto horiek praktikatzen dituzten bi elkarrizketatuko ditugu: Beñat Jauregi eta Katerin Azpeitia.

Amaia Artetxek basoen inguruan hitz egingo du. Sanferminetara itzuliko gara, Iruñeko Santo Domingo kalean dagoen Abarzuza liburudenda saritu baitute.

Joseina Etxeberria ere izango dugu gurekin eta asteak utzi digun soinu banda ekarriko du. Azkenik, betiko moduan, lehiaketa eta bermutaren tartearekin agurtuko dugu astea.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia