Itxi

Albisteak

AMALUR ALVAREZ - GURE ESKU

Amalur Alvarez: "Momentua da herritarroi hitza eman eta gaiaz modu publiko eta irekiagoan hitz egiteko"

Gure Esku dinamikaren bozeramaileak Euskadi Irratiko Faktorian ohartarazi du erabakitze eskubideaz barne mailan egiten ari den lana modu publiko batean egiten hasteko unea dela. Larunbatean aurkeztu zen Arantzazuko Adierazpena horren adibide garbia dela dio.

  • Arantzazuko Adierazpenaren sinatzaileak

    Arantzazuko Adierazpenaren sinatzaileak

    5:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure Esku dinamikaren arabera, erabakitze eskubidearen auzia ez da ageri erakundeen agenda publikoan, baina Amalur Alvarez bozeramailearen hitzetan, hori aldatzeko "momentua iritsi da". Pasa den larunbatean aurkeztu zuten Arantzazuko Adierazpenaren ondotik, Euskadi Irratiko Faktorian heldu dio gaiari, eta berretsi du "herritarren aldetik borondate zabal eta anitza dagoela gure etorkizuna, gure erakundeak, gure autogobernu maila eta gure lurralde arteko harremanak erabakitzeko", beraz, "alderdiek ezin diela horri bizkarra eman".

Aspalditik ari dira hizketan Legebiltzarreko alderdiekin eta talde parlamentarioekin, eta adierazten dietena da "2018ko borondateari eusten diotela". Nolanahi ere, "une honetan maila pribatuan egiten den eztabaida modu publikoan egiteko beharra" ikusten du Alvarezek.

Erakundeei ez ezik, gizarte zibilari ere egiten zaio deia Arantzazuko Adierazpenean, erabakitze eskubidearen aldeko borrokan inplikazioa eskatuta. Alvarezek onartu du, gaia apaldu egin dela egungo salbuespen egoera ez delako lagungarri izaten ari mobilizazio soziala "aktibatzeko", baina era berean, "gure egunerokotasunean gertatzen denak lotura handia dauka maila politikoan", eta Gure Eskun "inoiz baino argiago" ikusten dute tresna demokratikoak behar direla tokian tokiko erabakiak hartzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz