Albisteak
Ukrainako inbasiotik urte erdi
Anhelina Drozd: "Poliki-poliki bizitza berria egiten ari gara"
FAKTORIA
Gerratik ihesi, Anhelina Drozd eta bere ahizpa martxoaren 14an etorri ziren Euskal Herrira. 20 eta 13 urte dituzte, eta Anhelina lanean ari da. Ukrainatik etorritako haurren eta euren gurasoen arteko zubi lana egiten du, eta aurrera begira, bere burua hemen ikusten du.
-
Anhelina Drozd. Argazkia: EITB Media
9:20 min
Urte erdia bete da Errusiak Ukraina inbaditu zuela. Epe horretan, milaka pertsonek dena galdu dute, eta sei milioi ukrainar baino gehiago joan dira euren etxeetatik gerratik ihesi.
Gurera ere etorri dira, eta Hego Euskal Herrian adibidez, bost milatik gora izan dira babesa eskatu dutenak. Horietako bat da Anhelina Drozd. Chernobil elkartearen bidez lehendik gurean izana da Anhelina, baina oraingoan oso bestelakoa izan da hona etortzeko arrazoia. Berarekin hitz egin du 'Faktoria'k.