Faktoria
Goizeko irratsaioa
Hiriguneetako denda txikien desagertzeaz, osteguneko 'Faktoria'n
X.L.
Euskadi Irratia
Haur gorren osasun mentala, zaldi haragia eta jostunen jarduna ere hizpide izango dituzte.
-
Emakume bat erosketak egiten.
Osteguneko 'Faktoria' saioan, desagertzen ari diren hiriguneetako denda txikien adibideak izango dituzte ahotan. Horrez gain, Basurtuko Ospitaleak martxan jarri duen haur eta nerabeentzako gorreria eta osasun mentalerako programaz hitz egingo dute Nora Olazabal psikiatrarekin.
Zaldi haragia ekoitzi eta saltzen duten lagunekin ere izango dira eta Iraia Oiartzabal jostunaren tailerrera bisita egingo du unitate ibiltariak.