Faktoria
Faktoria
Astigarragako errumaniarrek beraien etxeak eraikitzen ikasiko dute
E.M
Miramon
Ibai ondoan, halamoduzko txabolatan bizi dira hainbat eta hainbat familia. Arazo horri irtenbidea eman nahian, lastoa, egurra eta lokatza erabiliz etxeak egiten erakutsiko diete.
Lastoa, egurra eta lokatza. Material horiek erabiliz erakutsiko diete Astigarraga eta Hernani aldean bizi diren errumaniarrei beraien etxeak izango direnak eraikitzen.
Astigarragako eta Hernaniko Udalek, Romi Bidean eta Ekian elkarteekin batera antolatutako ikastaroaren helburua errumaniar horien bizi kalitatea hobetzea da, etxe merke eta duinak egiten irakastea. Momentu honetan, ibai ondoan eta halamoduzko txaboletan bizi dira errumaniar familia asko eta asko.
Etxeak egiten ikastearekin batera, denen artean komun ekologiko bat ere egingo dute.
Esperientziaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzera joan da Euskadi Irratiko unitate ibiltaria.