Itxi

Faktoria

Faktoria

Olo hanburgesak eta indaba entsalada egiten ikasi dugu

Ana Otegi sukaldariak menu oso bat prestatzen erakutsi digu: entsalada, hanburgesa eta horren atzetik postrea. Erraza eta osasungarria!

OLO HAMBURGETSAK

Osagaiak:

Olo malutak

Ura

Azenarioa

Kuiatxoa

Tipula

Pipar gorria

Ogi xigortua

Gatza

Oliba olioa

Prestaketa:

Olo malutak urez estali eta gau osoan beratzen utzi.

Barazkiak moztu eta sueztitu.

Oloari ura kendu soberan badu eta barazkiak nahastu.

Gatza gehitu eta ogi xigortua nahasten joan testura likatsua lortu arte.

Zartagi bat sutan ipini olio txorrotada batekin eta amburgesak frijitu alde bietatik.

Entsalada apur batez lagundu.

INDABA ENTSALADA

Osagaiak

Indaba txuri pote bat

Azenario bat

Tomate bat

Arto egosi apur bat

Erremolatxa egosi bat

Zilantroa (aukeran)

Oliba olioa

Soia saltsa

Sagar konzentratu apur bat

Modena ozpin pixka bat

Prestaketa

Indabak ur hotzetan garbitu. Ipini platerean.

Bota gainetik, azenario rrailatua, erremolatxa zatikatua, arto egosia, tomate txikitua eta zilantroa ahalik eta mehena moztuta.