Itxi

Faktoria

Maite Pagazaurtundua

'Erreforma sakona behar da, justiziak askatasunez lan egin dezan'

Maite Pagazaurtundua UPyDko europar Parlamentuko bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, justiziak 'sakoneko aldaketa behar du askatasunez lan egin dezan'.

Maite Pagazaurtundua UPyDko europar Parlamentuko bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan adierazi duenez, Espainiako justiziak 'sakoneko aldaketa' behar du 'askatasunez lan egin dezan', eta, gaineratu du, 'Gobernuak bere mugak eta eskumenak' izan behar dituela.

Pagazaurtunduaren ustez, 'Estatuko Fiskal Nagusia Gobernuaren aginduetara egon ohi da', bai PSOErekin eta bai PPrekin. Eta nahiko agerikoa da, bere ustez, Torres-Dulcek ikuspegi zeharo desberdina zuela Gobernuarekin alderatuta: 'Presioak izango zituen eta azkenean ez jarraitze erabaki du'. Baina ez du baztertzen arazo pertsonalak tartean egon izana.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esku-sartzeaz, Maite Pagazaurtunduak esan du, 'ministroak bere papera zenbaitetan konfunditzen du eta badirudi elkarte bateko bozeramalea dela', eta, horren ondorioz, 'disparateak sortzen dira'.

'Gobernuak bere lana egin behar du, alderdi batek legeak aldatu behar direla uste badu, aldatu egin behar ditu, baina gero ezin da kexuka eta gauza arraroekin egon, erretorikarekin edo argazkiak bilatzen. Botere judizialak bere lana egin behar du, eta, egiten duenean, emandako argumentuak kritikatuko ditugu, baina Gobernua ezin da gauzak nahasten ibili, gobernatu egin behar du',  azpimarratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • UPyD