Faktoria
Ostiralean
Imanol Landa EUDELeko presidentea eta Skakeitan taldea, 'Faktoria'n
G.U.
EUDELeko presidente berria elkarrizketatuko du Maite Artolak 9:00etan. Bestalde, Japoniatik iritsi berria den Skakeitan taldeko kideekin 11:00etan hitz egingo du Manu Etxezortuk.
-
Imanol Landa
Imanol Landa, EUDELeko presidente berria, eta Skakeitan musika taldea izango dira ostiral honetako 'Faktoria' irratsaioko elkarrizketatu nagusiak. Landa Maite Artolarekin arituko da solasean 9:00etan. Bestalde, Japoniatik iritsi berria den talde donostiarreko kideekin 11:00etan hitz egingo du Manu Etxezortuk.
8:00etan hasiko da Maite Artolak gidatutako albiste 'Faktoria'. Enrike Zuazua eta Jon Sarasua pentsalariak izango dira ostiraleko solaskideak, eta, gainera, bilobak zaintzen dituzten aiton-amonen gaia ere aztertuko dute. 9:00etan, berriz, Imanol Landarekin, EUDELeko presidente berriarekin, hitz egiteko aukera izango du Artolak. Azkenik, 9:30ean hasita, alkateen solasaldia izango da entzungai.
10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk hartuko du saioaren gidaritza. Lehen zati horretan, Jurdan Arretxe eta Unai Brea kazetariek astean zehar atentzioa eman dieten iritzi artikuluak aztertuko dituzte. 10:30ean, ostiralero bezala, Urdaibai Bird Center-etik, Edorta Unamunok hegaztien mundura hurbilduko gaitu. 11:00etan, berriz, Skakeitan musika taldekoen txanda izango da. Japoniatik etorri berriak dira, eta hango ibiliak kontatuko dituzte Asier Iriondok eta Julen Idigorasek. 11:30ean, Tania Arriagaren gogoeta eta pasadizoak ere entzutekoak izango dira, astero harritzen baikaitu zerbaitekin. Ondoren, 12:00etan, Siriarekiko elkartasun keinu baten bila joko dugu Arabara: hango herritarrentzat mantak ari dira josten. Gainera, asteburuan Zuberoa ezagutzeko proposamena egingo dute Basklink atariko kideek. Zinema estrenaldiei ere begiratuko diete, eta asteburuan nolako eguraldia izango den ere kontatuko dute Euskalmeteko kideek. Astea umorez bukatzeko, Mikel Fernandezen show-a izango da.